Euskal federazioak bitarteko baliabideak areagotzeko beharra planteatu du Eusko Legebiltzarrean, hala nola etxez etxeko arreta, eguneko ospitaleak eta tratamendu intentsibo espezializatuko programak, gazteen osasun mentaleko arazoak larriagotu ez daitezen eta ospitaleratzeak ekiditeko. Albistea irakurri
Fedeafesek baliabide gehiago eskatu ditu buru nahasmendua duten emakumeek jasaten duten indarkeria matxista hautemateko eta biktimei arreta egokia emateko Buru osasuneko arazoa duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak zerbitzu publikoak emakume hauen behar zehatzetara egokitzeko eskatu du. Fedeafesek burututako ikerketa baten arabera, buru osasuneko arazo larria duten emakumeen artean, bikote harremanean izan direnen %80k [...]
Urriaren 18an aurkeztu duen azterlanarekin batera, Fedeafesek jakinarazi du EAEko haur, nerabe eta gazteen buru osasuneko arazoak areagotzen ari direla. Euskal erakundeak, berau osatzen duten elkarteekin batera (Agifes, Asafes, Avifes eta Asasam) landutako txostenak egiaztatu du pandemiak buru nahasmenduak larriagotu egin dituela. Hain zuzen ere, haur eta gazteen ospitaleratze-unitate batzuetan nerabeen ospitaleratze psikiatrikoak % 50 [...]
OMEren arabera, buru gaixotasunen erdiak 14 urte bete aurretik hasten dira, baina kasu gehienak ez dira detektatzen, ezta tratatzen ere. Gainera, erakunde horrek adierazi duenez, suizidioa bigarren heriotza-kausa da 15 eta 19 urte bitartekoen artean, eta alkoholaren eta drogen abusua ere arazo larria da, jokabide arriskutsuak eragin baititzake. Arazo horiei elikadurarekin loturiko nahasmenduak ere gehitu [...]
Nola lagun diezaiekegu sufrimendu egoeran daudenei? Berrogei segundoro, munduan, norbaitek buruaz beste egiten du. Espainian, berriz, 2,5 orduro suizidatzen da norbait; eta Euskadin, bi egunetik behin. Suizidioa gai tabua da, baina, errealitatean, naturaltasunez hitz egiteak, sufritzen ari den jendea entzuteak eta laguntzak bilatzeak bizitzak salbatzen laguntzen du. Sufrimendu psikikoa pairatzen ari diren pertsonak badituzu [...]
Bi egunean behin pertsona batek bere buruaz beste egiten du Euskadin. Datu hau eman du gaur goizean Fedeafesek Laudioko Kasinoan burututako ekintza instituzionalean, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira Mª Angeles Arbaizagoitiak suizidioaren zeharkako arreta eskatu du, “prebentzioa, detekzioa, diagnostikoa, tratamendua eta zaintza jarraitua” kontuan hartzen dituen arreta Buru osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen [...]