Ongietorri Fedeafesera

Sareko txoko honen helburua da Buru Osasunaren berri ematea herritarrei, arlo honekin zerikusia duten pertsonei eta, batez ere, buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei.

Gai nabarmenak

Haur eta gazteen artean buru osasuna sustatzeko eta nahasmenduak prebenitzeko beharraz ohartarazi du Fedeafesek

Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak `Ez dakit nola esan´ sentsibilizazio-kanpaina abiarazi du, gazteenekin komunikatzeko bideak ezartzeak duen garrantziaz kontzientziatu eta buru nahasmenduak prebenitu eta kudeatzeko helburuarekin. Urriaren 10ean ospatzen den Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Fedeafesek bat egin du Espainiako Buru Osasunaren konfederazioaren aldarrikapenekin. Osasun mentala pertsona guztien eskubidea dela [...]

Fedeafeseko presidente Mari Ángeles Arbaizagoitiak Sareen Saria jaso du, urte askoz buru osasunaren alde erakutsitako konpromisoagatik

Mª Ángeles Lehendakariarekin

Arbaizagoitiak 36 urte daramatza boluntario gisa. “Bere ibilbide luze eta oparoan erantzun kolektiboak eraiki ditu osasun mentalaren esparruan, eta eredugarria da sektore osoan, bai Araban eta baita Euskadin ere”, azaldu du Sareen Sareko presidente Borja Dovalek. “Familiak Administrazioaren aurretik joan gara, baliabiderik ez zegoenean laguntza eskainiz, eta beti boluntariotzatik. Erakunde publikoek eskaintzen ez zituzten baliabideak [...]

Gehiago Ikusi »

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org