Buru Osasuna Euskadik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senitartekoen euskal elkarteak biltzen dituen federazioak (Agifes, Asafes, Asasam eta Avifes) emakumeek jasaten dituzten diskriminazioak salatu ditu, eta buru nahasmendua dutenek bereziki pairatzen duten kaltea azpimarratu du. Euskal erakundeko presidente María Ángeles Arbaizagoitiak deitoratu du buru-nahasmendua duten emakumeek “askotariko diskriminazioa” jasaten dutela, eta beharrezkotzat jo du [...]
Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, indarkeria matxistaren arretarako zerbitzu publikoek buru nahasmendua duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Buru Osasuna Euskadik, Agifes, Asafes, Asasam eta Avifes elkarteak bateratzen dituen federazioak. Izan ere, emakume horiek bortizkeria matxista jasateko arrisku gehiago dute. Gehiago irakurri
Euskal federazioak ohartarazi du, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, osasun mentala eta buru nahasmenduen prebentzioa sustatu behar direla haurren, nerabeen eta gazteen artean. Era berean, euskal erakundeak adierazi du biztanleria-talde horrentzako baliabide nahikorik ez dagoela. Besteak beste, plaza kopuru nahikoa duten osasun-baliabide intentsiborik eza (etxez etxeko arreta edo eguneko ospitaleak lurralde guztietan), larrialdietako ohe kopuru [...]
Euskal federazioak bitarteko baliabideak areagotzeko beharra planteatu du Eusko Legebiltzarrean, hala nola etxez etxeko arreta, eguneko ospitaleak eta tratamendu intentsibo espezializatuko programak, gazteen osasun mentaleko arazoak larriagotu ez daitezen eta ospitaleratzeak ekiditeko. Albistea irakurri
Bideoa ikusi Indarkeria matxistaren arretarako zerbitzu publikoek buru nahasmendua duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Fedeafesek, buru osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak. Buru nahasmendua duten emakumeek bi edo lau aldiz arrisku gehiago dute bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria jasateko, gainerako emakumeekin alderatuz. Hala adierazten du Fedeafesek egindako ikerlanak. [...]
Fedeafeseko ordezkaritza bat Eusko Jaurlaritzako Osasuneko eta Gizarte Politiketako sailburuekin, Gotzone Sagarduirekin eta Beatriz Artolazabalekin, elkartu da gaur, urriak 21, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen kolektiboaren beharrak helarazteko. Buru osasuneko arazoak dituzten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioko presidente Mª Ángeles Arbaizagoitiak pandemiak gizartearen buru osasunean dituen ondorioekiko kezka ezagutarazi die arduradun instituzionalei. “Egungo egoerak [...]