Buru Osasuna Euskadi federazioaren proiektua da ‘Ateak Zabaldu’, eta helburutzat du espetxean edo erdi-askatasun erregimenean dauden eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzea. Programa kontsultatu
Buru Osasuna Euskadiren proposamenak maiatzaren 28ko Hauteskundeei begira 2023ko maiatzaren 28an foru aldundietarako eta udaletarako hauteskundeak egingo ditugu Euskadin. Testuinguru horretan, buru nahasmendua duten pertsonei eta haien familiei buruz jarraian adierazten diren proposamenak egingo ditugu. Gure elkarteak alderdi politiko guztien esku jartzen dira informazioa zabaltzeko edo behar dituzten gaiak argitzeko. Gipuzkoan, Agifes; Araban, Asafes, eta [...]
Buru Osasuna Euskadik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senitartekoen euskal elkarteak biltzen dituen federazioak (Agifes, Asafes, Asasam eta Avifes) emakumeek jasaten dituzten diskriminazioak salatu ditu, eta buru nahasmendua dutenek bereziki pairatzen duten kaltea azpimarratu du. Euskal erakundeko presidente María Ángeles Arbaizagoitiak deitoratu du buru-nahasmendua duten emakumeek “askotariko diskriminazioa” jasaten dutela, eta beharrezkotzat jo du [...]
Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, indarkeria matxistaren arretarako zerbitzu publikoek buru nahasmendua duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Buru Osasuna Euskadik, Agifes, Asafes, Asasam eta Avifes elkarteak bateratzen dituen federazioak. Izan ere, emakume horiek bortizkeria matxista jasateko arrisku gehiago dute. Gehiago irakurri
Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, adierazi bezala, beharrezkoa da genero-ikuspegia barneratzea buruko osasun arazoak dituzten emakumeekiko esku-hartzean. Erakunde horretako presidente Mª Ángeles Arbaizagoitiaren hitzetan, “emakume hauen parte-hartzea bultzatu behar da euren gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko oinarrizkoak diren arloetan: enpleguan, prestakuntza-programetan eta baliabide okupazionaletan, besteak beste”. Gainera, buruko osasun arazoak dituzten [...]
Abenduaren 18an emakumeen eskubideei buruz hitz egingo dugu Laudion. Nazioarteko esparru juridikoa aztertuko dugu, baita hainbat kontzeptu landu ere: generoa, buru osasuna, estigma eta gaixotasuna. Fedeafeseko Emakumearen Berdintasun saileko kide Lolik eta María Isabelek Salud Mental España konfederazioko tailerretan sortutako ezagutzak partekatuko dituzte.