Euskal federazioak bitarteko baliabideak areagotzeko beharra planteatu du Eusko Legebiltzarrean, hala nola etxez etxeko arreta, eguneko ospitaleak eta tratamendu intentsibo espezializatuko programak, gazteen osasun mentaleko arazoak larriagotu ez daitezen eta ospitaleratzeak ekiditeko. Albistea irakurri
Fedeafesek baliabide gehiago eskatu ditu buru nahasmendua duten emakumeek jasaten duten indarkeria matxista hautemateko eta biktimei arreta egokia emateko Buru osasuneko arazoa duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak zerbitzu publikoak emakume hauen behar zehatzetara egokitzeko eskatu du. Fedeafesek burututako ikerketa baten arabera, buru osasuneko arazo larria duten emakumeen artean, bikote harremanean izan direnen %80k [...]
Urriaren 18an aurkeztu duen azterlanarekin batera, Fedeafesek jakinarazi du EAEko haur, nerabe eta gazteen buru osasuneko arazoak areagotzen ari direla. Euskal erakundeak, berau osatzen duten elkarteekin batera (Agifes, Asafes, Avifes eta Asasam) landutako txostenak egiaztatu du pandemiak buru nahasmenduak larriagotu egin dituela. Hain zuzen ere, haur eta gazteen ospitaleratze-unitate batzuetan nerabeen ospitaleratze psikiatrikoak % 50 [...]
OMEren arabera, buru gaixotasunen erdiak 14 urte bete aurretik hasten dira, baina kasu gehienak ez dira detektatzen, ezta tratatzen ere. Gainera, erakunde horrek adierazi duenez, suizidioa bigarren heriotza-kausa da 15 eta 19 urte bitartekoen artean, eta alkoholaren eta drogen abusua ere arazo larria da, jokabide arriskutsuak eragin baititzake. Arazo horiei elikadurarekin loturiko nahasmenduak ere gehitu [...]
Indarkeria matxistaren arretarako zerbitzu publikoek buru nahasmendua duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Fedeafesek. Horregatik, kasu horiek gainditzeko laguntza psikologiko espezializatua eskatzen du, baita koordinazio handiagoa ere osasun mentaleko sarearen, zerbitzu publikoen eta buru nahasmendua duten pertsona eta senide elkarteen artean. Buru osasun arazoa duten emakumeek bi edo lau aldiz arrisku gehiago dute [...]
Eusko Legebiltzarrean, Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean, izan da Fedeafes Diru-Sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako lege-proposamenari ekarpenak egiteko. Buru osasun arazoa duten pertsonen errealitatea mahai gainean jarri du Fedeafesek, eta araudi honen aplikaziotik sor daitezkeen zailtasunak azpimarratu ditu. Gainera, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edota Pentsiodunentzako Errenta Bermatua eskuratzeko garaian, buru nahasmendua duten pertsonen bereizgarritasunak kontuan har [...]