Abenduaren 17an, 16:30ean, egingo den ‘Emakumeak eta buru-osasuna pandemia garaian’ jardunaldiak gonbidatu oso bereziak izango ditu: Espido Freire idazle ospetsua; Margarita Sáenz Herrero psikiatra; María Isabel García Peña, Fedeafeseko Emakumeen Berdintasunerako Arloko kidea, eta Piper Txuriak-eko Juanma Feito. Mahai-ingurua gazteleraz egingo da eta zuzenean jarraitu ahal izango da gure YouTubeko kanalaren bidez. Albistea irakurri
Indarkeria matxistaren arretarako zerbitzu publikoek buru nahasmendua duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Fedeafesek, buru osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak. Irakurtzen jarraitu
Fedeafeseko ordezkaritza bat Eusko Jaurlaritzako Osasuneko eta Gizarte Politiketako sailburuekin, Gotzone Sagarduirekin eta Beatriz Artolazabalekin, elkartu da gaur, urriak 21, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen kolektiboaren beharrak helarazteko. Irakurtzen jarraitu
Buru osasuneko arazoak dituzten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioak ‘Ondoan gaituzu. Urruntze sozialak ez zaitzala isolatu’ sentsibilizazio-kanpaina jarri du abian, gaur egungo egoerak pertsonengan sor ditzakeen isolamendua eta ondorio psikologikoak saihesteko, hala nola antsietatea eta depresioa. Urriaren 10ean ospatzen den Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Fedeafesek bat egin du Estatuko buru osasunaren konfederazioaren [...]
Bi egunetik behin, pertsona batek bere buruaz beste egiten du Euskadin, eta COVID-19aren ondorioz heriotza-kopuruak gora egingo duenaren beldur da buruko osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen euskal federazioa. Pandemia garaian suizidioa prebenitzeko esfortzu handiagoa eskatu die Fedeafesek erakundeei. Bi egunetik behin, pertsona batek bere buruaz beste egiten du Euskadin, eta bigarren heriotza-kausa da [...]
Estatuko osasun mentaleko konfederazioaren baitan dagoen emakume sareak adierazpen dokumentua aurkeztu du kolektibo honen oinarrizko eskubideak defendatzeko, urratuak izan baitira eguneroko bizitzako arlo anitzetan. Emakume talde horren barne daude buru nahasmendua duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioko (Fedeafes) hainbat ordezkari. Manifestuan jasotako salaketa eta aldarrikapenen artean daude: justizia eskuragarri izatea gizonezkoen baldintza beretan, baita [...]