Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, indarkeria matxistaren arretarako zerbitzu publikoek buru nahasmendua duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Buru Osasuna Euskadik, Agifes, Asafes, Asasam eta Avifes elkarteak bateratzen dituen federazioak. Izan ere, emakume horiek bortizkeria matxista jasateko arrisku gehiago dute. Gehiago irakurri
Euskal federazioak ohartarazi du, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, osasun mentala eta buru nahasmenduen prebentzioa sustatu behar direla haurren, nerabeen eta gazteen artean. Era berean, euskal erakundeak adierazi du biztanleria-talde horrentzako baliabide nahikorik ez dagoela. Besteak beste, plaza kopuru nahikoa duten osasun-baliabide intentsiborik eza (etxez etxeko arreta edo eguneko ospitaleak lurralde guztietan), larrialdietako ohe kopuru [...]
Euskal federazioak bitarteko baliabideak areagotzeko beharra planteatu du Eusko Legebiltzarrean, hala nola etxez etxeko arreta, eguneko ospitaleak eta tratamendu intentsibo espezializatuko programak, gazteen osasun mentaleko arazoak larriagotu ez daitezen eta ospitaleratzeak ekiditeko. Albistea irakurri
Fedeafesek baliabide gehiago eskatu ditu buru nahasmendua duten emakumeek jasaten duten indarkeria matxista hautemateko eta biktimei arreta egokia emateko Buru osasuneko arazoa duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak zerbitzu publikoak emakume hauen behar zehatzetara egokitzeko eskatu du. Fedeafesek burututako ikerketa baten arabera, buru osasuneko arazo larria duten emakumeen artean, bikote harremanean izan direnen %80k [...]
Sarrerak doakoak dira eta ondoko estekan eskura daitezke: ANTZERKI SOZIALERAKO SARRERAK Azaroaren 2an ‘Todos Contamos, Todos Actuamos: Integrando a las personas con problemas de salud mental’ antzezlana aurkeztuko da Donostian, arratsaldeko 18:30ean Aquariumean. ‘La Rueda’ konpainiak sortutako lana antzerki sozialean oinarritua dago eta publikoa sentsibilizazioa du helburu euren parte-hartzea sustatuz. Antzerki mota honetan, publikoa antzezlanaren garapenaren [...]
Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (Fedeafes) kolektibo honen “lan-aukerak handitzeko beharra” azpimarratu du gaur, Eusko Legebiltzarrean egindako ekitaldi batean. Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Fedeafeseko presidente María Ángeles Arbaizagoitiak, euskal elkarteetako ordezkariak ondoan zituela, “ekintza positiboko neurriak” har daitezela aldarrikatu du, gaixotasun mentala duten pertsonek lanpostua lortu eta mantentzeko babesa izan [...]