Ongietorri Fedeafesera

Sareko txoko honen helburua da Buru Osasunaren berri ematea herritarrei, arlo honekin zerikusia duten pertsonei eta, batez ere, buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei.

Gai nabarmenak

Buruko osasun arazoa duten emakumeei eragiten dien “diskriminazio bikoitzari aurre egiteko neurriak” eskatu ditu Fedeafesek

Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioak adierazi du emakume hauen parte-hartzea bultzatu behar dela euren gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko oinarrizkoak diren arloetan: enpleguan, prestakuntza-programetan eta baliabide okupazionaletan, besteak beste Kolektibo honen kalteberatasun egoeraz kontzientziatzeko lanean dihardu Fedeafes, baita buru gaixotasuna duten emakumeei informatzeko eta euren ahalduntzea sustatzeko ere Fedeafesek, buru gaixotasuna duten [...]

Fedeafesek buru gaixotasuna duten emakumeek jasaten duten genero-indarkeria aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du

Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak kolektibo honen behar espezifikoei egokitzeko eskatu die zerbitzu publikoei Fedeafesek azken bi urteotan eginiko ikerketa batek agerian utzi du bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria jasateko arriskua bikoiztu edota hirukoiztu egiten dela biktimak buru gaixotasun larriren bat badu Genero-indarkeriaren arretan zerbitzu publikoek buru gaixotasuna duten emakumeen [...]

Gehiago Ikusi »

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org