Ongietorri Fedeafesera

Sareko txoko honen helburua da Buru Osasunaren berri ematea herritarrei, arlo honekin zerikusia duten pertsonei eta, batez ere, buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei.

Gai nabarmenak

Fedeafesek buru gaixotasuna duten emakumeek jasaten duten genero-indarkeria aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du

Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak kolektibo honen behar espezifikoei egokitzeko eskatu die zerbitzu publikoei Fedeafesek eginiko ikerketa batek agerian utzi du bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria jasateko arriskua bikoiztu edota hirukoiztu egiten dela biktimak buru gaixotasun larriren bat badu Fedeafes, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, genero-indarkeriaren [...]

Arlo sozio-sanitariotik buru gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea sustatzearen alde agertu da Fedeafes

Nahasmendu psikikoa duten pertsonen bizi-kalitateari buruz FEDEAFESek egindako bi azterlanen emaitzak positiboki baloratu ditu Eusko Jaurlaritzak Osasun sailburu Jon Darpónek “gizarte barneratzaileagoa” sortzearen alde apustu egin du, eta buru osasuna “guztioi dagokigun gaia” dela gogorarazi du Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak pertsonen gaitasunak garatzean garrantzia azpimarratu du, estigmari eta diskriminazioari aurka egiteko estrategia [...]

Gehiago Ikusi »

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org