Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, indarkeria matxistaren arretarako zerbitzu publikoek buru nahasmendua duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du Buru Osasuna Euskadik, Agifes, Asafes, Asasam eta Avifes elkarteak bateratzen dituen federazioak. Izan ere, emakume horiek bortizkeria matxista jasateko arrisku gehiago dute. Gehiago irakurri
Euskal federazioak ohartarazi du, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, osasun mentala eta buru nahasmenduen prebentzioa sustatu behar direla haurren, nerabeen eta gazteen artean. Era berean, euskal erakundeak adierazi du biztanleria-talde horrentzako baliabide nahikorik ez dagoela. Besteak beste, plaza kopuru nahikoa duten osasun-baliabide intentsiborik eza (etxez etxeko arreta edo eguneko ospitaleak lurralde guztietan), larrialdietako ohe kopuru [...]
Euskal federazioak bitarteko baliabideak areagotzeko beharra planteatu du Eusko Legebiltzarrean, hala nola etxez etxeko arreta, eguneko ospitaleak eta tratamendu intentsibo espezializatuko programak, gazteen osasun mentaleko arazoak larriagotu ez daitezen eta ospitaleratzeak ekiditeko. Albistea irakurri
Fedeafesek baliabide gehiago eskatu ditu buru nahasmendua duten emakumeek jasaten duten indarkeria matxista hautemateko eta biktimei arreta egokia emateko Buru osasuneko arazoa duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak zerbitzu publikoak emakume hauen behar zehatzetara egokitzeko eskatu du. Fedeafesek burututako ikerketa baten arabera, buru osasuneko arazo larria duten emakumeen artean, bikote harremanean izan direnen %80k [...]
Fedeafesek eta bere baitan dauden elkarteek ‘Buru gaixotasuna duten emakumeak eta genero-indarkeria’ triptikoa landu dute, bereziki kaltebera den kolektibo honen errelatitatea ezagutaraztera emateko helburuarekin. Triptikoa deskargatu
FEDEAFESek eta Zaballako Presondegiak, Buru Osasunaren Munduko Egunaren inguruan antolatutako egitarauaren baitan osasun eta gaixotasun mentalaren inguruko sentsibilizazio jardunaldia egin zuten atzo. “Espetxean pentsaerak irekiz, estigmak itxiz” jardunaldia Zaballako Presondegiko zine-areto soziokulturalean ospatu zuten, eta bertan errespetu moduloko presoek bideo bat prestatu zuten presondegian buru gaixotasuna duten pertsonen eta euren senitartekoen esperientzia azaltzeko. Halaber, presoek [...]