Ongietorri Fedeafesera

Sareko txoko honen helburua da Buru Osasunaren berri ematea herritarrei, arlo honekin zerikusia duten pertsonei eta, batez ere, buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei.

Gai nabarmenak

Fedeafesek buru osasuna eta bizi-kalitateari buruzko ikerlanak aurkeztuko ditu Gasteizen

Azaroaren 11an, Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak, Fedeafes, buru osasuna eta bizi-kalitateari buruzko ikerketak aurkeztuko ditu Gasteizen; Fedeafesek eta bere barnean dauden Agifes, Asafes eta Asasam elkarteek Ede Fundazioarekin batera garatutako ikerlanak.

Futbola eta buru osasuna: jardunaldi ahaztezina

Atzo Buru Osasunaren aldeko futbol partida jokatu genuen Zaballa espetxeko presoen eta profesionalen artean, eta Athletic Klubeko bi jokalari izan genituen gurekin: Iker Munian eta Aymeric Laporte. Eskerrak eman nahi dizkiogu Bilboko klubari, bere laguntza eta gertutasunagatik; espetxeko langileei, euren jarreragatik; eta Bilboko Udalari, Eusko Jaurlaritzari, Arartekoari, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareari eta Jaime Tapia magistratuiari [...]

Gehiago Ikusi »

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org