Estilo gidaliburua: Nola jorratu Buru Osasuna komunikabideetan

Buru osasuna modu arduratsuan jorratzeko estilo gidaliburua landu dugu. Dokumentu honekin komunikabideen kolaborazioa eskatu nahi dugu, estigmari aurre egiten lagunduko duten informazioak zabaltzen lagun diezaguten. Horretarako, buru osasunari buruzko hitz egin eta idazteko jarraibide batzuk eskaintzen ditugu, estigma atxikita daraman terminologia ekidinez.  Gidaliburua deskargatu

Feafesen estilo gidaliburua

Feafesek, Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Espainiako Konfederazioa, estilo gidaliburu bat landu du komunikabideei buru osasunaren tratamendu egokia egiten laguntzeko. Gidaliburua deskargatu

2011. URTEAN EUSKAL HERRIAN ESKU-HARTZE SOZIALAREN EREMUAN HIRUGARREN SEKTOREKO JARDUERAK SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIAN JASOTAKO JARDUNBIDE EGOKIEN GIDA

Gida honek Euskadiko hirugarren sektoreko gizarte ekimenaren arloko hainbat egitasmotan gauzatutako jardunbide egokien elementuak jasotzen ditu. Fedeafesen zerbitzu juridikoa eta ASAFESen PILA lagunduriko lan barneratze programa Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako sailak lantzen duen Jardunbide Egokien Gidan barneratu zituzten. Gidaliburua deskargatu

2012/02/05KO KARTERA DEKRETUAREN ZIRRIBORROARI BURUZ FEDEAFESEK AGERTZEN DUEN IRITZIA ETA ALEGAZIOAK

2012ko otsailaren 15eko Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen kartera dekretuaren zirriborro teknikoari buruzko iritzia agertzen duen dokumentua aurkeztu du FEDEAFESek. Apirilaren 30ean amaitu zen Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen kartera arautzeko dekretuaren zirriborro teknikoari (2012ko otsailaren 15ekoa) buruz alegazioak jasotzeko entzunaldi eta informazio publikoko izapidea. Dokumentu honetan FEDEAFESek [...]

Buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean estigma oztopo nagusia dela ohartarazi dute adituek

Azaroaren 20 egindako profesional topaketa batean, Buru Osasunaren arloko aditu talde batek jakinarazi zuten estigma oztopo nagusietako bat dela buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean. Miguel Ángel González Torres Basurtoko ospitaleko Psikiatria zerbitzuko buruak baieztatu zuenez, “buru gaixotasunarekiko daukagun jarrera gizartearen buru osasunaren adierazgarria da”. Torresek parte hartu zuen Fedeafesek, ASVAR, OME-AEN eta SVNP elkarteekin batera, antolatutako [...]

BAZTERKERIAN ERORI DIREN EDO ERORTZEKO ARRISKUAN DAUDEN ETA BURU GAIXOTASUN LARRIA DUTEN PERTSONEI NOLA LAGUNDU

Dokumentu honek azaltzen du zer egin behar den gizartean bazterkeria eta buru gaixotasun larria bateratzen diren kasuetan. Argitalpen honek Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak antolatutako “sormen lantegi” bateko saioetan ateratako ondorioak jasotzen ditu. Bertan parte hartu zuten Avifeseko eta Fedeafeseko gerenteek. Dokumentua deskargatu  

AVIFESEN APUNTEAK

  Avifesen apunte hauen helburua da senideei, profesionalei eta buru osasunean interesa duten pertsonei informazio erabilgarria eskaintzea: diagnostikoei, buru osasunaren ezagutza zabaltzen laguntzen duten gaiei, eskuragarri dauden laguntza eta baliabideei, eta buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen behar eta desirei buruz.   Eskizofreniari buruzko apunteak           Nahasmendu bipolarrari buruzko apunteak   [...]

Fedeafesen zerbitzu juridikoa Eusko Jaurlaritzaren 2011ko Jardunbide Egokien Gidan barneratu dute

Fedeafeseko zerbitzu juridikoa Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Sailak lantzen duen 2011ko Jardunbide Egokien Gidan sartu dute. Gidaliburu horretan aholkularitza zerbitzuaren hainbat ezaugarri azpimarratzen dituzte; hala nola zerbitzu integrala izatea eta banan banako metodologia eskaintzea; zerbitzua hiru lurralde historikoetan eskaintzea eta profesionala arazoa daukaten pertsonengana gerturatzea. Halaber, Asafesen lagunduriko lan barneratze programa ere gidan barneratu dute. [...]

Adituek diote buru gaixotasuna duten pertsonetan patologia fisikoak geroz eta gehiago nagusitzen ari direla

FEDEAFESek, Osakidetzaren eta Pfizer biomedikuntza konpainiaren laguntzarekin, osasun fisikoari eta buru osasunari buruzko jardunaldiak antolatu ditu. Osakidetzako arreta psikologikoko eta buru osasuneko arduradun Jose Antonio de la Ricak azpimarratu du egoera honek arazo larria dakarrela osasun publikoarentzat. Adituak eta buru gaixotasuna duten pertsonen senideak bat datoz egoera fisikoa kontrolatzeko beharrezkoa dela medikura gehiagotan joatea.

Buru gaixotasunari buruzko informazioa bila zabiltza? Zatoz gure elkarteetara.

itinerario

Zein elkarte duzu gertuen? FEDEAFES | Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioa.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org