Estilo gidaliburua: Nola jorratu Buru Osasuna komunikabideetan

Buru osasuna modu arduratsuan jorratzeko estilo gidaliburua landu dugu. Dokumentu honekin komunikabideen kolaborazioa eskatu nahi dugu, estigmari aurre egiten lagunduko duten informazioak zabaltzen lagun diezaguten. Horretarako, buru osasunari buruzko hitz egin eta idazteko jarraibide batzuk eskaintzen ditugu, estigma atxikita daraman terminologia ekidinez. 

Gidaliburua deskargatu

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org