Nahaste obsesibo-konpultsiboa: zalantzak eta beldurrak partekatzeko topaketa

cartel_charlaTOC_18-03-14

Fedeafesek, Asafesek eta OME-AENek nahaste obsesibo-konpultsiboari buruzko solasaldia antolatu dute, zalantzak argitzeko eta beldurrak partekatzeko helburuarekin. Ekitaldian bi adituk parte hartuko dute: Juan Carlos Irurzun psiquiatrak eta Rosa Lafuente psikologo klinikoak. Topaketa martxoaren 18an izango da, 18:30ean Luis de Ajurian (Gasteiz). 

Fedeafesek V. Julián Ajuariaguerra saria jaso du

Fedeafesek V. Julián de Ajuariaguerra Saria jaso du, Euskadiko eta Nafarroako Buru Osasunaren arloko profesionalen eskutik. Buru osasunaren espezialitatean edo buru gaixotasuna duten pertsonen zaintzan aurrerapausoak emateko konpromisoa hartu duten pertsonei edota erakundeei ematen diete sari hori. Oraingoan FEDEAFESen txanda izan da, gaixotasun mentala duten pertsonen alde egiten duen lanarengatik. FEDEAFESeko presidenteak, Mª Ángeles Arbaizagoitiak, psikiatria [...]

Buru gaixotasuna duten pertsonentzako oporraldiak martxan

Fedeafesek antolatutako buru gaixotasuna duten pertsonentzako oporraldiak urrian hasi dira. Guztira, Euskadiko hiru lurraldeetako 45 pertsona izan dira Peñiscolan hilabete honetan eta beste talde bat Kanarietako Las Palmasera joango da azaroan.

Buru Osasunaren Munduko Eguneko aldarrikapenak (2013)

‘Defenda ditzagun gure eskubideak’ lelopean eta Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira, aldarrikapen jakin batzuk egin ditugu Fedeafesetik eta buru gaixotasuna duten pertsonak errespetatu eta babesteko neurriak proposatu ditugu. Dokumentua irakurri.

Autonomia-erkidegoetan Buru Osasunari ematen dioten arretaren egoerari buruzko txostena

2002an, buru osasunari buruzko informazio sistemen gabeziaren aurrean, Espainiako Neuropsikiatria Elkarteak Buru Osasunaren Behatokia martxan jartzea erabaki zuen. Entitate horren helburua da aldian-aldian, inkesta bidez, autonomia-erkidegoetako osasun mentaleko sistemen informazioa jasotzea, eta horien garapenaren jarraipena egitea. Azken txostenak honek 2010eko datuak aurkezten ditu. Txostena deskargatu

Minusbaliotasunak Euskadin bizi duen egoerari buruzko liburu zuria

Liburu honek gizarte justuagoa eta solidarioagoa eraikitzeko printzipioak eta balioak jasotzen ditu. Gainera, minusbaliotasuna duten pertsonen eta horien senideen errealitatea hobeto ezagutzen laguntzen digu, kolektibo honekin konprometituta dauden pertsonen esperientziatik eta eguneroko lanetik abiatuz. Liburua deskargatu

Presondegi ingurunean Buru Osasuna indartzeko gidaliburua

  Gidaliburu honek Zuera eta Daroca herrietako presondegietan gauzatutako jardunbide egokiak jasotzen ditu. Aragoiko Gobernuko zerbitzu publikoko psikiatra eta psikologo talde batek presoen buru osasuna indartzeko dinamikak eraitzen joan dira pertsona horien beharrei erantzuna emanez. Gidaliburua deskargatu

Buru gaixotasunari buruz arduraz hitz egiteko estilo gidaliburua

Buru osasuna modu arduratsuan jorratzeko estilo gidaliburua landu dugu. Komunikabideei zuzendutako dokumentu honen helburua da buru gaixotasuna duten pertsonei buruzko informazio zuzen eta objektiboagoa zabaltzen laguntzea, estereotipoak eta aurreiritziak baztertuz. Mito faltsuek buru gaixotasuna duten pertsonei sufriarazten diete, eta sendatze prozesuan aurrera egiteko edota gizarteratzeko oztopo bilakatzen dira. Hortaz, eskuliburu honek informazio ez diskriminatzailea hedatzeko [...]

Zer da Fedeafes? Bideo honetan azaltzen dizugu.

   

Buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean estigma oztopo nagusia dela ohartarazi dute adituek

3.000 familia baino gehiago ordezkatzen dituen Fedeafes federazioak profesionalen topaketa egin du gaur Gasteizen, ASVAR, OME-AEN eta SVNP elkarteen laguntzarekin Hogei aditu baino gehiagok prebentzio metodo anitz aztertu dituzte eta buru gaixotasuna duten pertsonen autonomia eta gizarteratzea indartzeko abian jarri diren esku-hartze eredu berriak aurkeztu dituzte Miguel Ángel Torres Basurtoko Ospitaleko Psikiatria zerbitzuko buruaren esanetan, [...]

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org