2012/02/05KO KARTERA DEKRETUAREN ZIRRIBORROARI BURUZ FEDEAFESEK AGERTZEN DUEN IRITZIA ETA ALEGAZIOAK

2012ko otsailaren 15eko Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen kartera dekretuaren zirriborro teknikoari buruzko iritzia agertzen duen dokumentua aurkeztu du FEDEAFESek.

Apirilaren 30ean amaitu zen Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen kartera arautzeko dekretuaren zirriborro teknikoari (2012ko otsailaren 15ekoa) buruz alegazioak jasotzeko entzunaldi eta informazio publikoko izapidea. Dokumentu honetan FEDEAFESek agertzen duen iritzia eta alegazioak jasotzen dira.

FEDEAFESek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren kalitatearen aldeko apustua egiten du, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen beharretara egokitu dadin aldarrikatzeko. Uste dugu Gizarte Zerbitzuen Sistemak buru gaixotasuna duten pertsonei ematen dien arreta benetako “ekintza positibozko neurriak” direla, kolektibo honek bere eskubide guztiak erabili ahal izateko eta eskubide horiek arlo politikoan, ekonomikoan, kulturalean nahiz sozialean erabat txertatzeko.

PORTADA-POSICIONAMIENTO-Y-ALEGACIONES-DE-FEDEAFES-AL-BORRADOR-DEL-DECRETO-DE-CARTERADescargar documento

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org