Buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean estigma oztopo nagusia dela ohartarazi dute adituek
3.000 familia baino gehiago ordezkatzen dituen Fedeafes federazioak profesionalen topaketa egin du gaur Gasteizen, ASVAR, OME-AEN eta SVNP elkarteen laguntzarekin Hogei aditu baino gehiagok prebentzio metodo anitz aztertu dituzte eta buru gaixotasuna duten pertsonen autonomia eta gizarteratzea indartzeko abian jarri diren esku-hartze eredu berriak aurkeztu dituzte Miguel Ángel Torres Basurtoko Ospitaleko Psikiatria zerbitzuko buruaren esanetan, [...]
Estilo gidaliburua: Nola jorratu Buru Osasuna komunikabideetan
Buru osasuna modu arduratsuan jorratzeko estilo gidaliburua landu dugu. Dokumentu honekin komunikabideen kolaborazioa eskatu nahi dugu, estigmari aurre egiten lagunduko duten informazioak zabaltzen lagun diezaguten. Horretarako, buru osasunari buruzko hitz egin eta idazteko jarraibide batzuk eskaintzen ditugu, estigma atxikita daraman terminologia ekidinez. Gidaliburua deskargatu
Feafesen estilo gidaliburua
Feafesek, Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Espainiako Konfederazioa, estilo gidaliburu bat landu du komunikabideei buru osasunaren tratamendu egokia egiten laguntzeko. Gidaliburua deskargatu
Buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean estigma oztopo nagusia dela ohartarazi dute adituek
Azaroaren 20 egindako profesional topaketa batean, Buru Osasunaren arloko aditu talde batek jakinarazi zuten estigma oztopo nagusietako bat dela buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean. Miguel Ángel González Torres Basurtoko ospitaleko Psikiatria zerbitzuko buruak baieztatu zuenez, “buru gaixotasunarekiko daukagun jarrera gizartearen buru osasunaren adierazgarria da”. Torresek parte hartu zuen Fedeafesek, ASVAR, OME-AEN eta SVNP elkarteekin batera, antolatutako [...]
Fedeafesek aldarrikatu du buru osasunean inbertitzea “inoiz baino beharrezkoagoa” dela, krisiak eragin arren
Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, 3.000 familia elkartzen dituenak, erakunde publikoei eskatu die “osasun eta gizarte zerbitzuak mantentzea”. Fedeafesek uste du buruko nahasmenduen prebentzioan eta detekzio goiztiarrean inbertitzeak, baita pertsonen tratamendu integralean ere (psikoterapeutikoa, psikosoziala eta farmakologikoa), “gastu publikoan aurreztea” dakarrela. Osakidetzak 2011n argitaratutako txosten baten arabera, urtero buru osasun arazoak [...]