Minusbaliotasunak Euskadin bizi duen egoerari buruzko liburu zuria
Liburu honek gizarte justuagoa eta solidarioagoa eraikitzeko printzipioak eta balioak jasotzen ditu. Gainera, minusbaliotasuna duten pertsonen eta horien senideen errealitatea hobeto ezagutzen laguntzen digu, kolektibo honekin konprometituta dauden pertsonen esperientziatik eta eguneroko lanetik abiatuz. Liburua deskargatu
Buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean estigma oztopo nagusia dela ohartarazi dute adituek
3.000 familia baino gehiago ordezkatzen dituen Fedeafes federazioak profesionalen topaketa egin du gaur Gasteizen, ASVAR, OME-AEN eta SVNP elkarteen laguntzarekin Hogei aditu baino gehiagok prebentzio metodo anitz aztertu dituzte eta buru gaixotasuna duten pertsonen autonomia eta gizarteratzea indartzeko abian jarri diren esku-hartze eredu berriak aurkeztu dituzte Miguel Ángel Torres Basurtoko Ospitaleko Psikiatria zerbitzuko buruaren esanetan, [...]
Buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean estigma oztopo nagusia dela ohartarazi dute adituek
Azaroaren 20 egindako profesional topaketa batean, Buru Osasunaren arloko aditu talde batek jakinarazi zuten estigma oztopo nagusietako bat dela buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean. Miguel Ángel González Torres Basurtoko ospitaleko Psikiatria zerbitzuko buruak baieztatu zuenez, “buru gaixotasunarekiko daukagun jarrera gizartearen buru osasunaren adierazgarria da”. Torresek parte hartu zuen Fedeafesek, ASVAR, OME-AEN eta SVNP elkarteekin batera, antolatutako [...]
Fedeafesek aldarrikatu du buru osasunean inbertitzea “inoiz baino beharrezkoagoa” dela, krisiak eragin arren
Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, 3.000 familia elkartzen dituenak, erakunde publikoei eskatu die “osasun eta gizarte zerbitzuak mantentzea”. Fedeafesek uste du buruko nahasmenduen prebentzioan eta detekzio goiztiarrean inbertitzeak, baita pertsonen tratamendu integralean ere (psikoterapeutikoa, psikosoziala eta farmakologikoa), “gastu publikoan aurreztea” dakarrela. Osakidetzak 2011n argitaratutako txosten baten arabera, urtero buru osasun arazoak [...]
Fedeafesen zerbitzu juridikoa Eusko Jaurlaritzaren 2011ko Jardunbide Egokien Gidan barneratu dute
Fedeafeseko zerbitzu juridikoa Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Sailak lantzen duen 2011ko Jardunbide Egokien Gidan sartu dute. Gidaliburu horretan aholkularitza zerbitzuaren hainbat ezaugarri azpimarratzen dituzte; hala nola zerbitzu integrala izatea eta banan banako metodologia eskaintzea; zerbitzua hiru lurralde historikoetan eskaintzea eta profesionala arazoa daukaten pertsonengana gerturatzea. Halaber, Asafesen lagunduriko lan barneratze programa ere gidan barneratu dute. [...]