Fedeafesek buru gaixotasuna duten emakumeen jabetzea aldarrikatzen du, diskriminazio “bikoitza” jasaten baitute

Euskal federazioaren baitan burututako azterlan baten arabera, emakumeek parte-hartze urria dute gizarte eta, bereziki, lan arloetan Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen zaintza, batik bat, emakumeek gauzatzen dutela ohartarazi dute, eta emakume zaintzaileei zuzendutako laguntza eta aisialdi baliabideak areagotzeko beharra azpimarratu dute Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (Fedeafes) “eritasun psikikoa duten emakumeek [...]

Azterlan batek jakinarazi du estigma sozialak isolamendura eta bakardadera bultzatzen dituela buru gaixotasuna duten pertsonak

Gizarte-estigmak buru gaixotasuna duten pertsonak isolamendura eta bakardadera bultzatzen ditu. Horrela dio Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak gaur aurkeztu duen azterlanak. Proiektuan 200 pertsona inguruk parte hartu dute, bai gaixotasun mentala dutenak eta horien senideak eta bai sektore anitzetako eragile nagusienetako batzuk ere. Ikerlanaren helburua da pertsona horien gizarteratzea sustatzea eta [...]

Fedeafesek V. Julián Ajuariaguerra saria jaso du

Fedeafesek V. Julián de Ajuariaguerra Saria jaso du, Euskadiko eta Nafarroako Buru Osasunaren arloko profesionalen eskutik. Buru osasunaren espezialitatean edo buru gaixotasuna duten pertsonen zaintzan aurrerapausoak emateko konpromisoa hartu duten pertsonei edota erakundeei ematen diete sari hori. Oraingoan FEDEAFESen txanda izan da, gaixotasun mentala duten pertsonen alde egiten duen lanarengatik. FEDEAFESeko presidenteak, Mª Ángeles Arbaizagoitiak, psikiatria [...]

Zer da Fedeafes? Bideo honetan azaltzen dizugu.

   

Buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean estigma oztopo nagusia dela ohartarazi dute adituek

Azaroaren 20 egindako profesional topaketa batean, Buru Osasunaren arloko aditu talde batek jakinarazi zuten estigma oztopo nagusietako bat dela buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean. Miguel Ángel González Torres Basurtoko ospitaleko Psikiatria zerbitzuko buruak baieztatu zuenez, “buru gaixotasunarekiko daukagun jarrera gizartearen buru osasunaren adierazgarria da”. Torresek parte hartu zuen Fedeafesek, ASVAR, OME-AEN eta SVNP elkarteekin batera, antolatutako [...]

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org