Azterlan batek jakinarazi du estigma sozialak isolamendura eta bakardadera bultzatzen dituela buru gaixotasuna duten pertsonak
Gizarte-estigmak buru gaixotasuna duten pertsonak isolamendura eta bakardadera bultzatzen ditu. Horrela dio Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak gaur aurkeztu duen azterlanak. Proiektuan 200 pertsona inguruk parte hartu dute, bai gaixotasun mentala dutenak eta horien senideak eta bai sektore anitzetako eragile nagusienetako batzuk ere. Ikerlanaren helburua da pertsona horien gizarteratzea sustatzea eta [...]
Nahaste obsesibo-konpultsiboa: zalantzak eta beldurrak partekatzeko topaketa
Fedeafesek, Asafesek eta OME-AENek nahaste obsesibo-konpultsiboari buruzko solasaldia antolatu dute, zalantzak argitzeko eta beldurrak partekatzeko helburuarekin. Ekitaldian bi adituk parte hartuko dute: Juan Carlos Irurzun psiquiatrak eta Rosa Lafuente psikologo klinikoak. Topaketa martxoaren 18an izango da, 18:30ean Luis de Ajurian (Gasteiz).
Fedeafesek V. Julián Ajuariaguerra saria jaso du
Fedeafesek V. Julián de Ajuariaguerra Saria jaso du, Euskadiko eta Nafarroako Buru Osasunaren arloko profesionalen eskutik. Buru osasunaren espezialitatean edo buru gaixotasuna duten pertsonen zaintzan aurrerapausoak emateko konpromisoa hartu duten pertsonei edota erakundeei ematen diete sari hori. Oraingoan FEDEAFESen txanda izan da, gaixotasun mentala duten pertsonen alde egiten duen lanarengatik. FEDEAFESeko presidenteak, Mª Ángeles Arbaizagoitiak, psikiatria [...]
Buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean estigma oztopo nagusia dela ohartarazi dute adituek
Azaroaren 20 egindako profesional topaketa batean, Buru Osasunaren arloko aditu talde batek jakinarazi zuten estigma oztopo nagusietako bat dela buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean. Miguel Ángel González Torres Basurtoko ospitaleko Psikiatria zerbitzuko buruak baieztatu zuenez, “buru gaixotasunarekiko daukagun jarrera gizartearen buru osasunaren adierazgarria da”. Torresek parte hartu zuen Fedeafesek, ASVAR, OME-AEN eta SVNP elkarteekin batera, antolatutako [...]