Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerketa

Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak (FEDEAFES) burututako ikerketa honek buru gaixotasuna duten emakumeek jasaten duten indarkeriaren errealitatea erakusten digu. Azterlanaren abiapuntua buruko nahasmendua duten eta biolentzia bizi duten emakumeen esperientzia da, baita emakume horiek instituzioetatik jasotzen duten erantzunaren balorazioa egiten duten profesionalen iritzia ere.

Azterlana deskargatu

Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerketaren gidaliburua

2015 eta 2016 urteetan landutako azterlan honek buru gaixotasun larria duten emakumeen errealitatea jartzen du agerian. Izan ere, emakume horiek bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik biolentzia jasateko aukera bikoitza edo laukoitza dute, baita familiartean indarkeria jasateko eta sexu bortizkeria pairatzeko aukera handiagoa ere. Ikerketaren dokumentuan biolentzia sufritzeko faktore eragileak eta indarkeria saihesteko proposamenak jasotzen dira. 

GIDA – Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerketa

 

Buru gaixotasuna duten emakumeek jasaten duten indarkeria hautemateko, prebenitzeko eta sentsibilizatzeko tresna

 Buru gaixotasuna duten emakumeek jasaten duten indarkeriari buruzko ikerketa landu du Fedeafesek. 

Azterlanaren 1. faseko ondorioak kontsultatu

(Español) Conclusiones y recomendaciones del estudio ‘Diagnóstico sobre la situación frente a la igualdad de mujeres y hombres en Fedeafes’

‘Fedeafeseko emakume eta gizonek parekidetasunaren aurrean duten egoeraren diagnostikoa’ azterlanaren ondorioak eta aholkuak (Laburpena).

Liburuxka deskargatu

 

Triptikoa: buru osasunaren inguruko mitoak apurtu


Buru osasunaren inguruko mitoak apurtzeko triptikoa landu dugu. Bertan, estigmaren arrazoiak, ondorioak eta berau gainditzeko proposamenak jaso ditugu. Fedeafesek eta bere elkarteek landutako ‘EAEn buru-gaixotasuna duten pertsonen estigma sozialaren errealitatea’ azterlanean oinarritutako liburuxka.

Triptikoa deskargatu

Triptikoa: buru gaixotasuna duten emakumeen jabekuntza

 

Fedeafesek eta bere baitan dauden elkarteek buru gaixotasuna duten emakumeen jabekuntzari buruz landutako triptikoa.

 

Triptikoa deskargatu

 

‘Buru gaixotasuna duten emakumeak eta genero-indarkeria’ triptikoa

 

Fedeafesek eta bere baitan dauden elkarteek ‘Buru gaixotasuna duten emakumeak eta genero-indarkeria’ triptikoa landu dute, bereziki kaltebera den kolektibo honen errelatitatea ezagutaraztera emateko helburuarekin.

 

Triptikoa deskargatu

 

Estigma sozialaren errealitatea EAEn buru gaixotasuna duten pertsonen artean

 

FEDEAFESek (Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak), Eusko Jaurlaritzaren eta federazioaren baitako elkarteen laguntzaz (AGIFES, ASASAM, ASAFES eta AVIFES), Euskadin buru-gaixotasuna duten pertsonen estigma sozialari buruzko ikerketa egin du 2012an. Horren helburua da pertsona horiek gizarteratzea eta komunitatean parte hartze normalizatua izatea; eta buru-gaixotasuna duten pertsonen eta haien senideen eguneroko bizitzan estigma sozialak dituen ondorioak nabarmentzea, bizi-kalitatearen hainbat dimentsiotan eta komunitatearen parte hartzerako eta garapenerako esparru guztietan. Egoera hori gainditzeko jarduteko proposamenak ere eskaintzen ditu azterlanak. Ikerketa egiteko 200 pertsona inguruk hartu dute, buru-gaixotasuna duten pertsonek, senideek eta hainbat sektoretako profesionalek.

Azterlanaren laburpena deskargatu

Azterlana deskargatu

Buru Osasunaren Munduko Eguneko aldarrikapenak (2013)

CARTEL-DMSM

‘Defenda ditzagun gure eskubideak’ lelopean eta Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira, aldarrikapen jakin batzuk egin ditugu Fedeafesetik eta buru gaixotasuna duten pertsonak errespetatu eta babesteko neurriak proposatu ditugu. Dokumentua irakurri.

Autonomia-erkidegoetan Buru Osasunari ematen dioten arretaren egoerari buruzko txostena

2002an, buru osasunari buruzko informazio sistemen gabeziaren aurrean, Espainiako Neuropsikiatria Elkarteak Buru Osasunaren Behatokia martxan jartzea erabaki zuen. Entitate horren helburua da aldian-aldian, inkesta bidez, autonomia-erkidegoetako osasun mentaleko sistemen informazioa jasotzea, eta horien garapenaren jarraipena egitea. Azken txostenak honek 2010eko datuak aurkezten ditu.

Txostena deskargatu

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org