Minusbaliotasunak Euskadin bizi duen egoerari buruzko liburu zuria
Liburu honek gizarte justuagoa eta solidarioagoa eraikitzeko printzipioak eta balioak jasotzen ditu. Gainera, minusbaliotasuna duten pertsonen eta horien senideen errealitatea hobeto ezagutzen laguntzen digu, kolektibo honekin konprometituta dauden pertsonen esperientziatik eta eguneroko lanetik abiatuz.
Presondegi ingurunean Buru Osasuna indartzeko gidaliburua
Gidaliburu honek Zuera eta Daroca herrietako presondegietan gauzatutako jardunbide egokiak jasotzen ditu. Aragoiko Gobernuko zerbitzu publikoko psikiatra eta psikologo talde batek presoen buru osasuna indartzeko dinamikak eraitzen joan dira pertsona horien beharrei erantzuna emanez.
2011. URTEAN EUSKAL HERRIAN ESKU-HARTZE SOZIALAREN EREMUAN HIRUGARREN SEKTOREKO JARDUERAK SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIAN JASOTAKO JARDUNBIDE EGOKIEN GIDA
Gida honek Euskadiko hirugarren sektoreko gizarte ekimenaren arloko hainbat egitasmotan gauzatutako jardunbide egokien elementuak jasotzen ditu. Fedeafesen zerbitzu juridikoa eta ASAFESen PILA lagunduriko lan barneratze programa Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako sailak lantzen duen Jardunbide Egokien Gidan barneratu zituzten.
2012/02/05KO KARTERA DEKRETUAREN ZIRRIBORROARI BURUZ FEDEAFESEK AGERTZEN DUEN IRITZIA ETA ALEGAZIOAK
2012ko otsailaren 15eko Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen kartera dekretuaren zirriborro teknikoari buruzko iritzia agertzen duen dokumentua aurkeztu du FEDEAFESek.
Apirilaren 30ean amaitu zen Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen kartera arautzeko dekretuaren zirriborro teknikoari (2012ko otsailaren 15ekoa) buruz alegazioak jasotzeko entzunaldi eta informazio publikoko izapidea. Dokumentu honetan FEDEAFESek agertzen duen iritzia eta alegazioak jasotzen dira.
FEDEAFESek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren kalitatearen aldeko apustua egiten du, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen beharretara egokitu dadin aldarrikatzeko. Uste dugu Gizarte Zerbitzuen Sistemak buru gaixotasuna duten pertsonei ematen dien arreta benetako “ekintza positibozko neurriak” direla, kolektibo honek bere eskubide guztiak erabili ahal izateko eta eskubide horiek arlo politikoan, ekonomikoan, kulturalean nahiz sozialean erabat txertatzeko.
BAZTERKERIAN ERORI DIREN EDO ERORTZEKO ARRISKUAN DAUDEN ETA BURU GAIXOTASUN LARRIA DUTEN PERTSONEI NOLA LAGUNDU
Dokumentu honek azaltzen du zer egin behar den gizartean bazterkeria eta buru gaixotasun larria bateratzen diren kasuetan. Argitalpen honek Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak antolatutako “sormen lantegi” bateko saioetan ateratako ondorioak jasotzen ditu. Bertan parte hartu zuten Avifeseko eta Fedeafeseko gerenteek.
AVIFESEN APUNTEAK
Avifesen apunte hauen helburua da senideei, profesionalei eta buru osasunean interesa duten pertsonei informazio erabilgarria eskaintzea: diagnostikoei, buru osasunaren ezagutza zabaltzen laguntzen duten gaiei, eskuragarri dauden laguntza eta baliabideei, eta buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen behar eta desirei buruz.
Eskizofreniari buruzko apunteak
Nahasmendu bipolarrari buruzko apunteak
Mugako nortasun nahasmenduari buruzko apunteak
Mugako nortasun nahasmeduari buruko apunteak