Buru osasunaz sentsibilizatzeko antzerki saio soziala izango da Gasteizen, publikoaren parte-hartzearekin

  • ‘Todos contamos, todos actuamos’ izenburudun funtzioa doan izango da, azaroaren 16an, Gasteizko El Pilar zentro zibikoan
  • Antzerki sozialean oinarritutako ekimena da, eta sentsibilizazioa du helburu, publikoaren parte-hartzea sustatuz

Espainiako Buru Osasunaren konfederazioak eta Euskadiko buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen federazioak (Fedeafes) buru nahasmenduen inguruan sentsibilizatzeko antzezlana aurkeztuko dute azaroaren 16an Gasteizko El Pilar zentro zibikoan: ‘Todos contamos, todos actuamos: integrando a las personas con problemas de salud mental’ (‘Guztiok gara parte, guztiok antzezten dugu: buruko osasun arazoak dituzten pertsonak gizarteratuz’).

Iaz lortutako arrakastaren ondoren -600dik gora pertsonak ikusi zuten ikuskizuna Valladoliden, Avilesen, Murtzian eta Madrilen-, ekimenari jarraipena eman diote aurtengo urrian eta azaroan. Bigarren txanda honetan, Gasteiza gerturatzeaz gain, Iruñara, Santanderrera, Fuerteventurara, Zafrara, Ceutara eta Jerez de la Fronterara eramango dute antzezlana.

‘La Rueda’ konpainiak landutako obra antzerki sozialean oinarritua dago; antzezpenaren bitartez, errealitate desberdinak jendarteratzea da xedea. Formula honen bidez, publikoak protagonismoa hartzen du obraren garapenean eta, oraingo honetan, hainbat azarori irtenbidea ematen lagundu beharko du; hau da, familia-, lan- eta gizarte-harremanen arloetan, buruko osasun arazoak tartean daudenean sor daitezkeen gatazkak nola konpondu pentsatu beharko dute bertaratuek.

Gasteizko El Pilar zentro zibikoan (Konstituzio plaza, 5), 18:30ean, burutuko den funtziorako sarrerak doan dira eta ondoko estekan eskura daitezke: http://bit.ly/2fqWkXu.

‘La Rueda’ konpainia

‘La Rueda’ konpainia ohiko antzerkitik harago doa; publikoarekin eta gizartearekin harremantzeko modu berriak diseinatzen dihardu. Horretarako, ikuspegi artistikoa eta kalitatea uztartuz, publikoari protagonismoa ematen dioten ikuskizunak sortzen ditu.

Informazio gehiago www.laruedateatrosocial.com webgunean. 

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org