Maitasun erromantikoaren mitoari eta bere ondorioei buruzko tailerra
Buruko osasun arazoa duten dozenaka emakumek parte hartuko dute maitasun erromantikoaren mitoari buruzko hainbat tailerretan. Maitasuna ulertzeko modu horrek buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkerian zer nolako eragina duen aztertuko dute, gainera.
Fedeafesek antolatutako saioen helburua sentsibilizatzea da, parte-hartzaileek jakin dezaten lotura dagoela maitasun erromantikoaren mitoaren eta parekidetasun eza duten bikoteen artean; eta ondorioz, indarkeria-egoerak sor daitezkeela kontura daitezen. Horrez gain, harreman parekideak eta tratu onekoak eraikitzeko estrategiak diseinatuko dituzte, norberaren eta kolektiboaren ahalduntzea sustatuz.
Lehenengo topaketa urriaren 20an izan zen, Laudion, y hurrengo saioak honako egun eta lekuetan izango dira: urriaren 27an Zaballako espetxean (zentroan dauden emakumeentzat) eta arazoaren 2an Gasteizen.
Prestakuntza honen egitaraua honakoa da:
- Maitasuna nola ulertzen dugu?
- Maitasun erromantikoaren mitoak:
- Laranja erdiaren mitoa
- Jeloskortasunaren mitoa
- Maitasuna eta maitemintzea baliokide direnaren mitoa
- Maitasuna ahalguztiduna delako mitoa
- Maitasuna eta indarkeria bateragarriak direnaren mitoa
- Printze urdina ez da existitzen: buruko gaixotasuna duten emakumeak harremanen arloan ahalduntzeko lanean.
- Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeria ekiditeko estrategia moduan, harreman parekideak eraikitzea.