Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerlana

2015 eta 2016 urteetan landutako Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerlanak kolektibo honen errealitatea jartzen du agerian. Izan ere, emakume horiek bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik biolentzia jasateko aukera bikoitza edo laukoitza dute, baita familiartean indarkeria jasateko eta sexu bortizkeria pairatzeko aukera handiagoa ere. Ikerketaren dokumentuan biolentzia sufritzeko faktore eragileak eta indarkeria saihesteko proposamenak jasotzen dira. 

 GIDA – Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerlana

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org