Gaixotasun mentala duten pertsonak ahalduntzen, enplegu-sustapenaren bidez
Desgaitasuna duten pertsonek oztopo handiak gainditu behar izaten dituzte enplegu bat eskuratzeko. Azkeneko urteetan aurrerapenak egon diren arren laneratzearen aldeko ekinean, batez ere gizarte-ekonomiako erakundeen protagonismoarekin (elkarteak, federazioak, enplegu-zentro bereziak eta abar), kolektibo horrek jarduera-tasa apalak eta langabezia-tasa handia erakusten ditu
oraindik ere.
Hori hala den aldetik, kolektiboa laneratzeko orain arte egindako ahaleginarekin bat egitea da azterlan honen xedea. FEDEAFES Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak eta hura osatzen duten erakundeek duten interesari erantzuten dio; hau da, gaixotasun mentalak dituzten pertsonak ahalduntzea, hobekuntzak eta berritasuna txertatuz enpleguaren alorreko programetan eta esku- hartze zerbitzuetan.