Buru osasunarekin eta adin txikietatik ager daitezkeen nahasmenduak prebenitzearekin duen konpromisoa adierazi du Eusko Legebiltzarrak

 

 

 

Eusko Legebiltzarrak onartu du gaur Fedeafes elkartearen (Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioa) laguntzarekin osatutako adierazpena -bilkuran irakurri du Bakartxo Tejeria lehendakariak. Idatziak adierazten du “buru osasuna lehenestearen garrantzia, osasun mentalaren sustapen- eta prebentzio-politikak ezarriz herritar guztientzat, eta bereziki haurren eta nerabeen populazioarentzat”. Euskal federazioaren 30. urteurrenarekin kointziditzen duen adierazpenak ere mahai gainean jarri du beharrezkoa dela “patologia larriagoak agertzea ekidingo duen arreta goiztiarra garatzea”.

Halaber, osoko bilkurak konpromisoa hartu du buruko gaitzak dituzten pertsonen “integrazio eta ongizate soziala” bultzatzeko, eta euren enplegua babesten jarraitzeko, kolektibo horri zuzendutako “ekintza positiboko neurrien bitartez”. Horrez gain, garrantzitsutzat jo du beren “autonomia eta gaitasunak” ahal bezainbeste garatzea; “bereziki, gizarte bazterketa larriko egoeran dauden pertsonen kasuan”.

Urriaren 10ean ospatuko den Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren baitan, Eusko Legebiltzarrak “kezka berezia adierazten du genero indarkeria pairatzen duten eta buruko gaixotasunak dituzten emakumeengatik”. Hala, administrazioei eskatu die “zain dezatela kolektibo hori, are eta ikusgaitzagoa baita, eta bere beharrei erantzun egokia eman diezaiotela”. Osoko bilkurak babesa adierazi nahi izan die, halaber, “buruko gaitzak dituzten pertsonen senide eta gertuko pertsonei, egoera horrek beren eguneroko bizitzan sor ditzakeen ondorioengatik”.

Erakunde, enpresa, sindikatu, hedabide eta euskal gizarteari ere zuzendu zaie Euskal Ganbera, kolektibo honekiko duten “ikuspuntua zabaldu” dezaten eskatzeko. Horrez gain, “hizkera inklusiboa” erabiltzea aldarrikatu du osoko bilkurak, modu horretan, buruko gaitzak dituzten pertsonak gaizki tratatzen edo makurtzen dituzten diskurtsoak edo diskriminatzaileak eta estereotipatuak diren elementuak dauzkaten irudi edo edukiak ekidin ahal izateko. Hori izango litzateke “estigmaren aurka borrokatzea” eta “gizarteratzea” sustatzeko bidea.

Fedeafesek EAEko 3.000 familia eta 12.000 pertsona baino gehiago ordezkatzen ditu. Honako elkarte hauek osatzen dute: AGIFES (Gipuzkoa), ASAFES (Araba), ASASAM (Aiaraldea) eta AVIFES (Bizkaia).

 

 

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org