Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerlanaren aurkezpena

  • Data: ekainak 14, asteazkena.
  • Ordua: 11:00etan
  • Lekua: Eusko Jaurlaritzako ekitaldi aretoa. Andia kalea, Donostia.

Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko azterlanaren aurkezpen ekitaldia egingo dugu ekainaren 14an. Ikerlana Fedeafes elkartetik landu dugu 2015 eta 2016 urteetan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken sailaren zein Emakunderen laguntzarekin.

Beharrezkoa da etorriko zaren konfirmatzea: inscripcion@fedeafes.org / 944 069 430

Gurekin izango dira:

  • Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken sailburua. 
  • Miren Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria. 

 

Iruzkinak itxita daude.

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org