Buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen familiak EAEn (Azterlan osoa eta laburpena)
‘Buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen familiak EAEn’ azterlana, Buru Osasuna Euskadik egina, Agifes, Asafes, Avifes eta Asasam elkarteen laguntzarekin. Buru nahasmendua duen senidearen zaintza-lanek familiengan duten eragina aztertu du euskal federazioak hainbat arlotan: familia- eta gizarte-harremanak, aisialdia, osasun-egoera eta egoera ekonomikoa.
Era berean, ikerlanak hobekuntzak proposatzen ditu senideei arreta eraginkorra bermatzeko, haien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetze aldera. Gainera, familien beharrei erantzuteko baliabideen mapa bat eskaintzen du, baita autonomia-, estatu- eta nazioarte- mailako jardunbide egokien eta ekimen azpimarragarrien katalogo bat ere.
Azterlana Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak diruz lagundu du, eta EDE Fundazioaren laguntza teknikoarekin garatu da.