Euskadin buru gaixotasuna duten pertsonekin gizarte eta osasun esparruetan esku hartzeko eta lan koordinatua egiteko bide hoberenak
Buru osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, FEDEAFESek, eta parte-hartzen duten elkarteek (Agifes, Asafes eta Asasam) EDE Fundazioarekin batera landutako ikerketa hau Bioefek finantzatua dago. Lan hau gauzatzeko, osasun mentaleko diagnostikoa duten 200 pertsona inguruk eta Fedeafese sareko profesional ugarik parte hartu dute, baita hiru lurraldeetako osasun mentaleko sareetako, diputazioetako eta hirugarren sektoreko erakundeetako ordezkariak ere.
Ikerlanean, buru gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitateari buruzko interes handiko emaitzak ageri dira. Erabiltzaileak artatzen dituzten profesionalen ikuspuntu objektiboa eta erabiltzaileen ikuspuntu subjektiboa hartzen dira kontuan.