Praktika egokiak buru osasun arazoak dituzten personen gizarteratzean eta laneratzean
Lana bizitzaren erdigunean dagoen funtsezko rola da pertsona guztientzat, horretara bideratzen dugun denborarengatik, behar ekonomiko eta psikosozialak asetzeagatik, eta bizitzako beste atalekin dituen loturengatik.
Buru osasun arazoak dituzten pertsonen kasuan, lan munduko atea irekita edukitzea oinarrizkoa dela esan daiteke errekuperazio psikosozialerako prozesuan. Hala eta guztiz ere, buru osasun arazoak dituzten pertsonek lanpostu bat lortzeko zailtasun handiak dituztela erakusten dute datuek.
Txosten hau hainbat testuingurutan martxan jarritako esperientzia arrakastatsuetan oinarrituta dagoela baliatuz, desgaitasun, eta, zehazki, buru osasun arazoak dituzten pertsonen laneratzean aritzen diren pertsona eta profesionalentzat tresna erabilgarri eta inspiratzaile izatea nahi dute.