Ongietorri Fedeafesera

Sareko txoko honen helburua da Buru Osasunaren berri ematea herritarrei, arlo honekin zerikusia duten pertsonei eta, batez ere, buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei.

Gai nabarmenak

Elkartasuna, aldarrikapenak, kirola eta musika: Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren osagaiak

Euskadiko ehunka pertsonak parte hartu genuen Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira egindako festan, urriaren 18an Laudion. Jardunaldi atsegina izan genuen, eta gizarte nahiz osasun arloko agintari ugarik gurekin bat egin zuten. Musika, dantza, haur jolasak eta kirola ere izan genituen, besteak beste. Arartekoaren ondoko Julia Hernándezek Zigor Kodearen erreforma-proposamena salatzeko aprobetxatu zuen ekitaldia. Bere esanetan, buru [...]

Fedeafesek Zigor Kodearen erreforma-proposamena salatu du, buru gaixotasuna duten pertsonen eskubide konstituzionalak “urratzen” dituelako

Fedeafes buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak Zigor Kodearen erreforma-proposamena salatu du, buru gaixotasuna duten pertsonen eskubide konstituzionalak “urratzen” dituelako. Bihar ospatuko den Buru Osasunaren Munduko Eguna dela eta, sektoreko euskal elkarteek gaur prentsaurrekoan aurkeztutako aldarrikapen nagusietarikoa da hori. Proposatutako arauak “arriskugarritasuna” eta “buru gaixotasuna” lortzen ditu, eta ikuspegi “erabat okerra” dela ohartarazi dute, “ez [...]

Gehiago Ikusi »

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org