Ongietorri Fedeafesera

Sareko txoko honen helburua da Buru Osasunaren berri ematea herritarrei, arlo honekin zerikusia duten pertsonei eta, batez ere, buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei.

Gai nabarmenak

Fedeafeseko presidente Mari Ángeles Arbaizagoitiak Sareen Saria jaso du, urte askoz buru osasunaren alde erakutsitako konpromisoagatik

Mª Ángeles Lehendakariarekin

Arbaizagoitiak 36 urte daramatza boluntario gisa. “Bere ibilbide luze eta oparoan erantzun kolektiboak eraiki ditu osasun mentalaren esparruan, eta eredugarria da sektore osoan, bai Araban eta baita Euskadin ere”, azaldu du Sareen Sareko presidente Borja Dovalek. “Familiak Administrazioaren aurretik joan gara, baliabiderik ez zegoenean laguntza eskainiz, eta beti boluntariotzatik. Erakunde publikoek eskaintzen ez zituzten baliabideak [...]

Pandemiak emakumeen buru osasunean izan duen eraginaz ohartarazi du Fedeafesek, eta ondorioei aurre egiteko baliabide gehiago eskatu ditu

WhatsApp Image 2021-03-08 at 09.11.21

  Azken hilabeteotan areagotu egin dira antsietate eta depresio sintomak emakumeen artean, baita elikadura-portaeraren nahasmenduak ere neska nerabe eta gazteen artean. Azken horien kasuan, hain zuzen, hirukoiztu egin dira arreta-eskaerak pandemiaren une zailenetan, osasun mentaleko zerbitzu espezializatuetako iturriek jakinarazi dutenez Buru osasuneko arazoak dituzten emakumeen arretan genero-ikuspegia txertatzea eskatu du Fedeafesek, eta ezinbesteko deritzo emakume [...]

Gehiago Ikusi »

FEDEAFESen eginkizuna

“FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta honako helburuak ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak aldarrikatzea”

Elkarteak

Laguntzaileak

Kontaktua

Tres Cruces, 14 behea-eskubi. Arza industrialdea. 01400 Laudio - LLodio Araba Tel.: 94 4069430 e-mail: info@fedeafes.org