Fedeafes 25 años » dia mundial de la salud mental

Bi egunetik behin, pertsona batek buruaz beste egiten du Euskadin
Nola lagun diezaiekegu sufrimendu egoeran daudenei?

Berrogei segundoro, munduan, norbaitek buruaz beste egiten du. Espainian, berriz, 2,5 orduro suizidatzen da norbait; eta Euskadin, bi egunetik behin.

Suizidioa gai tabua da, baina, errealitatean, naturaltasunez hitz egiteak, sufritzen ari den jendea entzuteak eta laguntzak bilatzeak bizitzak salbatzen laguntzen du.

Sufrimendu psikikoa pairatzen ari diren pertsonak badituzu inguruan, garrantzitsua da ondorengo alderdiak kontuan hartzea:

Kontuan hartzeko seinaleak

Batzuetan, buruaz beste egiteko nahia adierazten du pertsonak, baina badaude hitzezkoak ez diren seinaleak, kezka sortzeko modukoak. Pertsona batzuek, adibidez, suizidioarekin loturiko ideiei garrantzia kentzeko joera dute, modu esplizituan edo ez; eta euren burua suizidatu den pertsona batekin alderatzen dutenak ere badaude.

Bestalde, antzematen badugu arduratzen gaituen pertsona hori bere ondasun preziatuenak oparitzen hasten dela, zereginak amaitzen edo beharrezkoak ez diren arriskuak hartzen, susmatzen has gaitezke.

Nola lagundu

Horrela seinaleak ematen dituen pertsona bati laguntzeko aukera baduzu, gomendagarria da:

Suizidioaz argi hitz egitea

Entzuteko prest agertzea

Bere sentimenduak mahai gainean jar ditzan laguntzea

Pertsona ez epaitzea, bizitzaren balioari buruzko sermoirik ez ematea

Laguntza profesionala bilatzea

Senide eta gertukoen artean laguntza bilatzea

Pentsamendu suiziden aurrean nola jokatu

Pentsamendu suizidak baldin badituzu, kontuan izan honakoa:

Suizidioari buruzko pentsamenduak ez ezkutatu; profesional, senide edo lagun batengana, kezkatzen zaituen hori kontatzeko

Suizidio krisialdiak pasakorrak izan ohi dira

Etsipena gainditzeko gai ez zarela pentsatzen baduzu ere, gogoan izan krisialdiak ez direla amaigabeak

Sentsibilizazio kanpaina Euskadin

Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira Estatu osoan gauzatzen ari den sentsibilizazio kanpainaren ardatza da suizidioaren prebentzioa. Urrian zehar, buruko osasun arazoak dituzten pertsonen eta senideen elkarteak kanpainarekin bat egin dute informazio, sentsibilizazio eta aldarrikapen ekintzen bitartez.

Salud Mental Españak aukeratutako leloak ‘Bizitzarekin bat egin’ helburu du buru osasunaren promozioa eta suizidioaren prebentzioa aldarrikatzea. Gainera, suizidioa modu transbertsalean jorratzeko eskaera egiten du, buru nahasmenduen prebentzioa, detekzioa, diagnostiko goiztiarra eta tratamendua landuz.

Kolektiboa artatzeko inplikazio handiagoa aldarrikatzeaz gain, gure babesa adierazi nahi diegu familiei. Bere buruaz beste egiten duen pertsonaren ahaideak atsekabe handia sentitzen dute, eta jokaera bera errepikatzeko arriskua dago. Hori dela eta, pertsona hauek dolua gainditzeko laguntza profesionala bila dezaten garrantzitsua da.

Suizidioaren datuak

Osasun publikoko arazo larria da suizidioa. Espainian, 2017. Urtean, 3679 pertsona hil ziren (2718 gizon eta 961 emakume), eta Euskadin 182 pertsona (136 gizonezko eta 46 emakume). Heriotza ez naturalaren lehen kausa da Espainian 15 eta 49 urte arteko pertsonen artean, eta trafiko istripuen oso gainetik dago. Gainera, bigarren heriotza kausa absolutua da, tumoreen atzetik, 15 eta 29 urte arteko pertsonen artean. Suizidiorako arriskua handitzen doa adinean gora egitearekin batera, batez ere gizonezkoen kasuan. Haien artean, suizidio tasa handitu egiten da 70 urtetik aurrera.

Azpimarragarria da, halaber, kasuen %90 buru osasun arazoekin lotua dagoela; eta horien artean, %70ak ez du osasun mentaleko sarean erregistrorik. Bestalde, %46k ez zekien horrelako arazorik zuenik.

Laguntza bilatu

Laguntza behar baduzu, gure elkarteetara jo dezakezu:

AGIFES (Gipuzkoa)

ASAFES (Araba)

ASASAM (Laudio eta Aiarako bailara)

AVIFES (Bizkaia)

Larritasun egoera baten aurrean, 112 zenbakira edo larrialdi zerbitzuetara deitu.

Horrez gain, Osasun Kontseiluan ere arreta emango dizute erizaintzako profesionalek: 900 20 30 50

Buruko osasun arazoak dituzten pertsonen laneratzea sustatzea eskatu die Fedeafesek erakundeei
Buru Osasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginik, Fedeafesek kolektibo honetako senideen lana eskertu du, eta administrazioei eskatu die buru gaixotasuna duten pertsonen gizarteratzean gehiago inplika daitezela

Arartekoa eta Eusko Jaurlaritzako zein Arabako Diputazioko hainbat ordezkari Fedeafesen ondoan egon dira gaur buru osasunarekin duten konpromisoa azaltzeko

Prentsaurrekoaren ondoren, Euskadiko buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen federazioaren barne dagoen Asafesek pintura erakusketa inauguratu du, Arabako elkarte honen 40. urteurrena ospatzeko

Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, adierazi du gaur buruko osasun arazoak pertsona guztien erantzukizuna direla, eta nahasmendu psikikoa duten pertsonak “gizartean era duinean bizitzeko eta garatzeko” baliabide gehiago ematea eskatu die instituzioei. Buru Osasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginik Gasteizen gauzatu den ekitaldian, erakundeetako eta kolektibo sozialetako hainbat ordezkari bildu dira 9.000 pertsona eta 3.000 familia barne hartzen dituen Fedeafesekin batera.

Fedeafeseko presidente Mari Ángeles Arbaizagoitiaren hitzetan, “buru osasunaz eta buruko nahasmenduez naturaltasunez hitz egiteko garaia da”, horien ikuspegi soziala normalizatu ahal izateko. Halaber, aipatu du azken hamarkadetan familiek bereganatu dutela gaixotasun mentala duten pertsonen zaintza, “administrazio publikoek estaltzen ez zituzten beharrei erantzuna emanez”. Ildo horretatik, kolektibo honen jabekuntza lortzeko bide egokiena laneratzea dela esan du, eta pertsona hauek lana topatzeko zailtasun gehien dutenak direla erantsi du. Zehazki, nahasmendu mentala duten pertsonen %5k du lanpostu iraunkorra.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuorde Guillermo Viñegrak Asafes zoriondu du bere 40. urteurrenagatik, eta gogorarazi du Euskadin nahiz espainiar Estatuan sortutako lehen elkartea dela kolektibo honen inguruan. Asafes fundatu zuten familien ausardia azpimarratu du Viñegrak, garai hartan ospitale psikiatrikoak eta benefizentzia baitziren babes bakarrak. Eta egiteko asko falta den arren, azken hamarkadetan aurrera egin dela nabarmen esan du: “Egun, buru osasuna arlo sanitarioaren eta soziosanitarioaren ardatz nagusietakoa da”.

Horrez gain, Manuel Lezertua arartekoak adierazi du buruko osasun arazoa duten pertsonek arreta berezia merezi dutela, kolektiboaren zaurgarritasuna dela eta. Pertsona hauek euren eskubideak ezagutzearen garrantziaz aritu da, eta erakundeek kolektiboa ahalduntzeko esfortzua egitea aldarrikatu du, kolektiboak gizartean modu “erreal eta eraginkorrean” parte har dezan lortzeko.

Marian Olabarrieta Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak ere Fedeafeseko presidentearekin bat egin du kolektibo honen laneratzea bultzatzearen garrantzia azpimarratuz. Olabarrietak iragarri du lan-munduratzea erronka eta lehentasuna dela Diputazioarentzat, “ezin baita gizarteratze osoaz hitz egin lana kontuan hartzen ez bada”.

Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak nabarmendu du gizarteak babestu eta lagundu egin behar dituela kolektibo zaurgarrienak. Zentzu horretan, elkarteen ezinbesteko lanari erreparatu dio, eta gizarteratzearen bidea “elkarrekin jorratzeko” deia egin du.

Bestalde, Fedeafeseko ‘En Primera Persona’ batzordeko ordezkariek Buru Osasunaren Nazioarteko Eguneko adierazpena irakurri dute. Kolektiboak aurrez aurre dituen oztopo ikusezinez mintzatu dira: euren bizitzaren gaineko erabakiak hartzeko zailtasunak, lan-diskriminazioa edota ulertuak ez izatea, besteak beste.

Asafesen erakusketa

Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Asafes elkarteak bere 40. urteurrenaren ospakizunei hasiera eman die. Arabako entitate horretako presidente Lucía Peñak inauguratu du elkarteko kideek gauzatutako artelanen erakusketa. “Duela lau hamarkada, atsekabea gaindituz, gizarteari kolektiboaren beharrak jakinarazteko oihuka hasi ziren emakume eta amen lana” eskertu nahi izan du Peñak.

Era berean, Fedeafes osatzen duten lau elkarteek (Agifes, Asasam, Asafes eta Avifes) egunotan informazio eta sentsibilizazio ekintza ugari burutzen ari dira, buruko nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatze aldera.

Ispilu sinbolikoa

Jardunaldi honetan, ekintza sinboliko berezia izan da, “Zu bezalakoa naiz oraindik ez badakizu ere” leloaren harira. Ispilu baten itxurak egiten zituen marko baten alde bietan jarri dira bi boluntario, “isla” horren argazkiak ateratzeko. Ekimen horren bidez, pertsona batentzat garrantzitsua dena beste batentzat ere badela jakinarazi nahi izan da, desberdintasunak desberdintasun. Argazki horiek sare sozialen bidez zabalduko dira egitasmoaren hedapena biderkatzeko.

Buru Osasunaren Nazioarte Egunaren txostena kontsultatu

Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna
Urriaren 10ean ospatzen da urtero Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna, Osasun Mentalaren Munduko Federazioak arazo psikikoak dituzten pertsonen beharrak ikusarazteko sortu duen jardunaldia. Egun hori dela eta, Fedeafesek ekitaldi instituzionala egingo du, hilaren 10ean bertan, Gasteizko El Pilar zentro zibikoan 12:00ean. Erakunde publikoetako ordezkariak izango dira bertan, baita Fedeafesen barne dauden entitateetako hainbat lagun ere.

Kolektiboaren egungo egoeraz gogoeta egin eta aldarrikapenak plazaratzeko aukera aprobetxatuko du Fedeafesek. Gainera, ordezkari instituzionalek hitz egin ondoren, buruko osasun arazoak dituzten hainbat pertsonek Estatuko elkarte-mugimenduak landutako adierazpena irakurriko dute. ‘Zu bezalakoa naiz oraindik ez badakizu ere’ lelopean, buruko gaitzek guztioi eragiten digutela jakinarazi nahi du Fedeafesek, baita pertsona guztiok desberdintasun baino antzekotasun gehiago ditugula ere. Esate baterako, guztiok burutu nahi dugu geure bizi-proiektua, eta gizarteari ekarpena egin ere bai.

Hizketaldiaren ondoren, Asafesen, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Arabako elkartearen, 40 urteko historia gogora ekartzen duen erakusketa inauguratuko dute zentro berean.

Jarduerak hilabete osoan zehar

Urriaren 10eko jardunaldiaren harira, Fedeafesen kide diren elkarteek ekintza ugari antolatu dituzte hilabete osorako. Besteak beste, 22an, Gasteizen elkartuko dira euskal entitate hauetako kideak, elkarrekin eguna ospatu, bapo bazkaldu eta dantzatzeko.

Fedeafes federazioaren barne, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal elkarteak daude: Agifes Gipuzkoan, Asafes eta Asasam Araban, eta Avifes Bizkaian.

Urriko egitaraua kontsultatu

Buruko osasun arazoa duten pertsonei eragiten dien estigmari aurre egiteko, zeharkako esku-hartzea eskatu dio Fedeafesek lehendakariari
Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioko (Fedeafes) hainbat kide Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarekin elkartu ziren urriaren 7an kolektiboaren gizarteratze eta laneratze beharrak azaltzeko eta Eusko Jaurlaritzako sail guztien arteko elkarlana eskatzeko, estigmari aurre egite aldera. Izan ere, aurreiritzi eta etiketa horiek eragina dute pertsonaren bizitzako arlo guztietan: osasuna, harreman sozialak, hezkuntza, enplegua, etxebizitza, aisialdia…). Gobernu autonomikoaren egoitzan egindako topaketa urriaren 10ean den Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu zuten.

‘Jar zaitez nire tokian. Nirekin bat egin‘ leloarekin, euskal elkarteen mugimenduak, Estatu mailakoaren eskutik, gaitz psikikoekiko enpatia sustatu nahi du; izan ere, kolektibo horrek estigma eta gizarte-bazterketa sufritzen du. “Beharrezkoa da buru gaixotasuna duten pertsonak gizarteratzea, eurei arreta emateko baliabide gehiago eskaintzea, baita estigma soziala gainditzeko zeharkako politikak lantzea ere“, jakinarazi zuen Mª Ángeles Arbaizagoitia Fedeafeseko presidenteak. Gainera, alderdi konkretu batzuen alde apustu egin behar dela azpimarratu zuen: prebentzioa, diagnostiko goiztiarrak, zaintzaren jarraitasuna, buru osasuna jorratzeko formula berrien aldeko inbertsioa, psikoterapiari indar gehiago ematea eta terapia berriak bultzatzea, hain zuzen.

Euskadiko 3.000 familia, 9.000 pertsona eta lau elkarte (Agifes Gipuzkoan, Avifes Bizkaian, eta Asafes eta Asasam Araban) biltzen dituen federazio honen arabera, buru osasunaren aldeko inbertsioak “zaintzaren jarraitasuna bermatu behar du, pertsonen errekuperazioa sustatze aldera. Hortaz, tratamenduak integrala behar du izan, eta neurri terapeutiko guztiak barne hartu (psikoterapia, laguntza psikosozialak, farmakologia…), pertsona bakoitzaren beharren arabera“. Era berean, Fedeafesek eredu komunitarioaren alde egin du apustu, pertsonak bere gertuko ingurunean txertatzeko. Horretarako, “ezinbestekoa da baliabide eta zerbitzu berrien alde inbertitzen jarraitzea, pertsona hauek euren komunitatean bizi eta garatzeko aukera izan dezaten. Horrela, kolektiboaren duintasuna bermatu, estigma sozialari aurre egin eta buru gaixotasuna gizartean normaltasunez ikusarazi nahi dugu, beste gaixotasunekin gertatzen den moduan“, adierazi zuen Mª Ángeles Arbaizagoitiak. Halaber, familiei babesa ematearen garrantzia ere nabarmendu zuen, buru gaixotasuna duten pertsona askoren errekuperazio prozesuan oinarrizkoak baitira.

Iñigo Urkullu kolektiboarekin oso gertukoa izango da eta gizarteratze eta laneratze beharrei erantzun beharra dagoela onartu zuen. Bileran, buru gaixotasuna duten pertsonen Fedeafeseko batzordeko ordezkariek eta hainbat senidek lehendakariari azaldu zioten nolako esperientzia bizi duten buru nahasmenduarekin eta nola lortu duten aurrera egin eta bizitza normalizatua izatea. Fedeafeseko buru gaixotasuna duten pertsonen batzordeko ordezkaria den Mª Isabel García Peñak baieztatu zuen “tratamendu eta laguntza psikosozial egokiekin bizitza normalizatua” izan dezaketela.

LANERATZEA
Kolektibo honen langabezi orokortuko egoera oztopo nagusietakoa da pertsona hauen errekuperazio eta normalizazioan. Osasun mentaleko Espainiako konfederazioak emandako datuaren arabera, diagnostikatuta dauden pertsonen %85k ez du lanposturik. Zentzu horretan, Fedeafesetik eskatu dute “pertsona horien laneratzea bultzatzeko politikak sustatzea, lanerako prestakuntza-programak lantzea eta kontratazioa suspertzea“. Horrez gain, kolektiboari bereziki zuzendutako baliabide eta zerbitzuak bultzatzea ere aldarrikatu dute: enplegu zentro bereziak, tutoretzapeko lanpostuak, enplegurako erreserba-kuotak, eta abar. “Egiaztatua dugu: laguntzekin, buru gaixotasuna duten pertsonek lan egin eta euren bizitza normalizatzeko aukera dute“, baieztatu du Arbaizagoitiak.

Bideoa eta argazkiak

Zaballako espetxeko ehun bat preso buru osasunaren inguruko sentsibilizazio ekitaldia batean izan ziren
FEDEAFESek eta Zaballako Presondegiak, Buru Osasunaren Munduko Egunaren inguruan antolatutako egitarauaren baitan osasun eta gaixotasun mentalaren inguruko sentsibilizazio jardunaldia egin zuten atzo.

“Espetxean pentsaerak irekiz, estigmak itxiz” jardunaldia Zaballako Presondegiko zine-areto soziokulturalean ospatu zuten, eta bertan errespetu moduloko presoek bideo bat prestatu zuten presondegian buru gaixotasuna duten pertsonen eta euren senitartekoen esperientzia azaltzeko. Halaber, presoek argazki erakusketa prestatu zuten. FEDEAFESeko Buru Gaitxotasuna duten Pertsonen Batzordeko ordezkariak, Mª Isabel Garciak, parte hartu zuen ekitaldian eta buru gaixotasuna dutenei aurrera jarrai dezaten eta euren gaitasunak gara ditzaten animatu zituen. Gainera, errekuperazioa posible dela erakutsi zuen bere burua adibide gisa azalduz. Berekin batera, Fernando Larrañaga, FEDEAFESEko presidenteordeak, buru gaixotasuna duen pertsona baten senitarteko moduan, pertsona horiei maitasuna eman eta euren errekuperazio prozesua errespetatu behar dela azaldu zien presoei. Azpimarratu zuen, gainera, ahal den neurrian euren gaixotasuna uler dezaten lagundu behar zaiela.

Bestalde, Arabako Probintzia Auzitegiko zigor-arloko epaitegiko presidente Jaime Tapiak Zigor Kodearen erreforma proiektua aipatu zuen. Aditzera eman zuenez, arau horrek gaitz psikikoa duten pertsonen zigorrei luzapen neurriak ezartzeko bidea ematen du, eta horrek, eskubide konstituzionalak urratzen ditu. Elkarte mugimenduak dagoeneko salatu du egoera hori behin eta berriz.

Horrez gain, ekitaldian izan ziren José María Bastos, Tratamenduko zuzendariordea eta baita espetxeko profesionalak, psikologoak, gizarte-langileak eta medikuak ere. Halaber, espetxeko 100 preso inguruk hartu zuten parte jardunaldian.

Fedeafes eta Zaballako presondegia elkarlanean ari dira buru gaixotasuna duten pertsonen errealitateaz ohartarazteko sentsibilizazio ekintzak gauzatuz. Azken ekitaldi honez gain, irailean prestakuntza-moduloak eskaini zizkieten espetxean lan egiten duten hirugarren sektoreko profesionalei, buru gaixotasuna dutenen pertsonen errealitatea ezagutarazteko asmoz. Sentsibilizazioaren aldeko kolaborazioa eskertzen dio FEDEAFESEK Zaballako Presondegiari.

Fedeafes kartzelean gauzatzen ari den sentsibilizazio-lana duela urtebete baino gehiago hasi zuen ATEAK ZABALDU proiektuaren bidez, espetxean dauden pazienteei lagundu xedez. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Justizia Sailaren laguntzari esker gauzatzen da proiektua.

Fedeafesek Zigor Kodearen erreforma-proposamena salatu du, buru gaixotasuna duten pertsonen eskubide konstituzionalak “urratzen” dituelako
Fedeafes buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak Zigor Kodearen erreforma-proposamena salatu du, buru gaixotasuna duten pertsonen eskubide konstituzionalak “urratzen” dituelako. Bihar ospatuko den Buru Osasunaren Munduko Eguna dela eta, sektoreko euskal elkarteek gaur prentsaurrekoan aurkeztutako aldarrikapen nagusietarikoa da hori.

Proposatutako arauak “arriskugarritasuna” eta “buru gaixotasuna” lortzen ditu, eta ikuspegi “erabat okerra” dela ohartarazi dute, “ez delako errealitatera egokitzen”. Ikuspuntu horretatik abiatuz, mugarik gabe luza daitezkeen segurtasun neurriak ezartzen ditu legeak, aditzera eman dutenez. Fedeafeseko presidenteorde Fernando Larrañagak jakinarazi duenez, “delituzko ekintza beraren aurrean, gaixotasun mentala duen pertsona batek diagnostikoa ez duen batek baino denbora gehiago preso egoteko bidea ematen du proposamen horrek; eta, beraz, berdintasunaren printzipio konstituzionala urratzen du”. Larrañagak aditzera eman duenez, “legea Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Konbentzioarekin kontraesanean dago. Hitzarmen hori espainiar Estatuak 2008an berretsi zuen eta derrigorrez bete beharrekoa da”. Hori dela eta Fedeafesek bat egin du Espainiako elkarteen mugimenduarekin eta Arartekoarekin, “prebentzioa eta kolektiboaren birgizarteratzea eta errekuperazioa” bermatuko duen lege berriaren alde apustu egiteko.

Gaur goizean Gasteizen egin den ekitaldia babestu dute exekutibo autonomikoko eta foraleko ordezkariek. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuorde Guillermo Viñegrak deitoratu du “nahasmendu psikikoa duten pertsonen garapenean eta errekuperazioan oztopo handienetarikoa” dela estigma. Estatuko elkarte-mugimenduak hautatutako leloaren harira, “Pentsaerak irekiz, estigmak itxiz”, Viñegrak azpimarratu du “buru gaixotasunaren ezagutzara eta kolektiboarekin elkartasunez jokatzera ireki” behar garela.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Iñigo Pombok Fedeafesek EAEko estigmari buruz egindako ikerlana aipatu du, eta bertan “guztiok errepasatu beharreko ondorioak” agertzen direla nabarmendu du. Euskal exekutiboko ordezkariak estigma deuseztatzeko “elkarlan eredua” artikulatu behar dela onartu du, administrazioen eta sistema sozial eta sanitarioaren artean.

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako zuzendari Paloma Arancetak defendatu du alderdi guztietatik, instituzionaletik eta sozialetik, lanean jarraitu behar dela “begiradak aldatzeko eta aurreiritziak bertan behera uzteko; izan ere, aurreiritzi horiek buru gaixotasuna bera baino oztopo handiagoa dira pertsonaren errekuperazio prozesuan”.

Lan aukerak eta errekuperazioa arlo komunitarioan

“Buru gaixotasuna duten pertsonak, desgaitasuna dutenen artean, lan munduan sartzeko zailtasun gehien dutenak dira”. Horrela jakinarazi du María Ángeles Arbaizagoitia Fedeafeseko presidenteak. Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, “nahasmendu psikikoa duten pertsonen soilik %15k du lanpostua”. “Lan babestuko programak abian jarri ditzaten eskatzen dugu. Izan ere, lanak buru gaixotasuna duten pertsonen bizitza normalizatzen laguntzen du”, aldarrikatu du.

Elkarte-mugimenduaren eskaera garrantzitsuenetarikoa da, halaber, “pertsonak euren gertuko ingurunean barneratzea helburu duen esku-hartze eredu komunitarioa” bermatzea. “Pertsona horiek euren komunitatean bizi eta gara daitezen bultzatzeko, ezinbestekoa da baliabide eta laguntzetan inbertitzea”, esan du Arbaizagoitiak. Eredu horrek “pertsonaren duintasuna errespetatu eta estigma sozialari aurre egiten laguntzen du. Gainera, buru gaixotasuna normalizatzeko lagungarria da, gizarteak beste eritasunen moduan ikus dezan ahalbidetzen baitu”, erantsi du. Esku-hartze eredu hori errekuperazioarentzat mesedegarria izateaz gain, “gastu publikoak txikiagotu egingo lituzke, partida garestienak asko murriztuko liratekeelako: ospitaleratzeak eta larrialdi zerbitzuak kasu”.

3.000 familia eta 9.000 pertsona biltzen dituen euskal federaziotik administrazioari eskatu diote “lan-mahaia eta behatokia sortzeko, estigmaren jarraipena egin eta berau gainditzeko ekintzak gauzatu eta emaitzak neurtuko dituena”, adierazi du Arbaizagoitiak.

Buru Osasunaren inguruko jardunaldia Laudion

Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira antolatutako ekintzen artean, urriaren 18an festa giroko jardunaldia egingo da Laudion, erakundeen babesarekin. Musika emanaldiak, standak eta proiekzioak egongo dira, besteak beste, eta bertan izango dira hiru lurraldeetako hainbat elkarte. Egitasmoaren helburua kolektiboa ikusaraztea da, eta buru gaixotasunaren ikuspegi normalizatua eskaintzea.

Buru Osasunaren Munduko Eguneko aldarrikapenak (2013)
‘Defenda ditzagun gure eskubideak’ lelopean eta Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira, aldarrikapen jakin batzuk egin ditugu Fedeafesetik eta buru gaixotasuna duten pertsonak errespetatu eta babesteko neurriak proposatu ditugu. Dokumentua irakurri.